ZIZELKARIAREN HERRIA
Naturak inspiratzen du. Zuhaitza bere lehengaia da. Zizelkariak bere indarra gordetzen dio, errespetuarekin lanzen duelarik. Euskal oihanetako enbor moztua, maiz bere hazkuntza eta usteltzearen aztarnekin utzia da. Bihotza, jana, hutsa utzia da, munoiak moztutako adarren lekuko dira.
Halere, gorpuzkia edertua da, zura, bere materia, bere zaulitasuna, bere kolorea maite duen artistaren interbentzioari esker. Zigorrek forma naturala laguntzen du zuhaitzaren izerdia eta estigmak ahal bezain gutxi aldatuz. Baina natura itxuraldatzen du eta nortasun berri bat ematen dio. Haritza, platanoa, gaztaina, gutxiagotan altzifrea, lur berezi baten hazkuntzaren lekuko dira eta mezu berri bat eskaintzen dute. Zuhaitzak, birmoldatua izan eta, lurtiar bideei bai eta galdeketa metafisikoari ere eramaten duten ate batzuk irekitzen ditu.
Zigorrek, obra zizeltzen du eta elkartasunean bizitza begetalarekin, patina ematen dio, begiak izpirituari hitz egiten dioten formak deskubritzen ditu. Zizelak materia bortxatzen badu, zuhaitzak munduaren aberastasun panteistarekin batera sorrarazten duen adierazpenaren berraurkitzeko da. Argiak, bariazio anitzei esker, jatorrizko kaosetik sortzen den eraikuntzari nabardurak ematen dizkio. Baina munduaren batasuna, soilik egiaren bila eta, bazterretik, edertasunaren bila dabilan gizakiaren burumuinak sendi dezake.
Naturaren hurbilketa fisikoa eta intelektuala, mendian, oihanean edo itsas-bazterrean egin ibilaldi anitzetatik sortzen da. Batzutan, begetalak minerala imitatzen du, eta artistak forma aldakorrak aurkitzen ditu hondartza edo uhaitzeetako harri metaketetan, uraren eraginarenpean leundu, borobildu eta kili-kolozko oreka batean egonkortu errekarrietan. Gizakiak, denboraren iragaitean esku hartzen du, bai aldizkako egur mozketaren bidez, bai ekaitzek eta suteek ondatu oihanak garbituz, hala nola adarrak hautsiz, natura apaintzen duelarik.
Mendian barna gabiltzalarik, gizakiaren eskuz metatu harri ttonttor batzuk ikus daitezke, cairn deitzen direnak. Zigorrek, bere aldetik, zur landu puskak elkarren ondoan ezartzen ditu, oreka korapilatsuetan. Zurak harria oroitarazten du, baina lehengaia izaki bizi batean ere eraldatua da. Aireko izakiak dira, gizakia baino gehiago, Zigorrek sortzen duen itxuraldaketaren gaia. Izaki hauskor eta hilkorra, ximeleta edo xoria, hilezkortzen ditu lehengai sendo eta naturalan, edo landuan : zura, harria, hala nola metala. Horrelakoa da, Zigorren azken sorkuntza monumentala, Aturri ibai-ahoan kokatuko den hegazti handia, bere altzairuzko hegalak inarrosten dituenak kormoranak hondartzan egiten duen indar berarekin. Bere adarraren gainean doi-doia pausatua den hegaztiaren arindura hartzen duen masa metaliko gaitz hori, bihurtze efektu batek mugimenduan ezartzen du.
Zigor poeta da, euskaraz idazten du eta gauzak izendatzen ditu bere rara, historia aurreko euskara batean.
Euskal haritzatik datorren Kerne-tik landa, hona Harpe primitiboa, eta hormaren gainean marrazten duen Eskua, ikaragarria, Arrangoitzeko platano enborran zizeldua.
2002an, idatzen genuen Eskua, gizakiaren esku sortzailea dela, esku dardartsua, irekia, itxia, ahur sekretoduna, larru leun baina gogorrekoa, behatz luzatuak dituenak, misteriotsuak, ahaldun direnak (errudun direnak) amets gaiztoak ala zorionak emateko. Artistak eskuaren bidez eraldatzen du eta sua pindarka iradokitzen digu, Su eta gorputzak, obran, zura sutzen duen tokiko jenioak Zuhaitz, edo zura berunean itxuraldatzea. Zizelkariak sinestarazten digu urtzearen suak metala moldean isurtzen duen bezain errazki lantzen duela zura.
Zigorrek mitologia bat sortzen du. Idazten duen bezala, « gizakia zuhaitzari so dagoelarik, espazioa ikusten du eta denborarekin bat egiten du ». Bere erroei fidela denaz, Zigor hauetan oinarritzen da aitzina joateko, urrunago indar gehiagorekin. Itsasoko ekaitzari aurre egiten dio eta askatasunaren hegaztia hor pausatzen du, biziaren abentura porturaino eraman ahal izan duelakotz ederrago delarik
Olivier Ribeton
Baionako Historiako eta Euskal Erakustokiko Kontserbatzailea