ISILTASUNA

 

Isiltasuna, ama-hizkuntzan sortzen da.

Haurtzaroa uzten dugu bere lurraldearen mugak ezagutzen ditugunean.

Isiltasuna ez da pakea. Bilakatzen da, aldatzen da, malkatzen da, trokatzen da, baino, utzi gabe laguntzen gaitu azken begiradaraino.

Gelditasuna dantzan beti dantza den bezala, isiltasuna beti da hizkuntza.  Eta inguratzen gaitu abstrakzioa sentitzeko gai.

Musikan, ez da isiltasun luzerik, arnasteak bai, apnerik ez bukaerari beldur.

Isiltasunean, denbora luzatzen ahal da eremuak haundituz.

Gauza bakoitzak badu bere isiltasuna. Zuhaitzak, harriak, haizeak, zeruak, mendiak, errekak gizonak bezala.

Eta, noiz behinka, izugarrian, elkar isiltzen dira emozio hutsa entzuteko.

Isiltasuna, gutaz eta denetaz beteta dagoen laku bat da. Eta oroipen horizontal horretik agertzen da pentsamena.

ZIGOR